MerkaERKIDE

MerkaERKIDE euskal kooperatiben plataforma komertziala da. Web orri erraz eta intuitibo honen bitartez, MerkaERKIDEk zure eskura ipintzen du ERKIDEko konglomeratua osatzen duten kooperatiben sektore eta jarduera guztietako produktu eta zerbitzuen katalogoa, zure erosketa eskaerak erregistratzeko aukera emanez 700 kooperatiba baino gehiagok erantzun ditzaten.

MerkaERKIDEk helburu nagusitzat salerosketa prozesuen kostuen murrizketa eta hornitzaile alternatiboen bilaketa arin eta kalitate bermeduna duen kanal gehigarri bat eskaintzen dizu.

Nola funtzionatzen du?

Edozein enpresak MerkaERKIDEra jo dezake eta bere eskaera erregistratu zer behar duen deskribatzen. Sistemak, automatikoki, eskaeran eskatutako produktu edo zerbitzua garatzen duten kooperatibei zuzenduko die. Denbora tarte labur batean, kooperatibek beraien eskaintzarekin erantzungo dute eta erosleak eskaintza ezberdinak alderatu eta hobekien egokitzen dena aukeratu dezake.

Onurak

MerkaERKIDEn erostea doakoa da eta eskeintzen dituen onurak zenbatezinak dira:

  • Enpresa katalogo osoenera atzitu
  • Hornitzaile alternatiboak bilatu
  • Zure eskaerarekiko eskaintza zuzenak jaso
  • Erosketa gestio eta kostuak murriztu
  • Erosoa, azkarra eta erraza
  • Kostu eta konpromisorik gabe


Bete ezazu eskuineko formularioa MerkaERKIDEn sartu ahal izateko.

Erosle zertifikazioa

Erosleen zertifikazioa erabiltzaileak babesteko eta plataformaren erabilera ezegokia ekiditeko mekanismo bat da.

Nahi izanez gero, MerkaERKIDEri zure enpresaren zertifikazioa eska diezaiokezu. MerkaERKIDEko langileak zurekin harremanetan ipiniko dira eta zure identitatea egiaztatzeko zenbait dokumentazio eskatuko dizute.

Behin zertifikatua zaudenean, hornitzaileek jakingo dute, beraien eskaintza aurkezteko orduan, MerkaERKIDEk zertifikatutako enpresa bat dela, horrek daukan berme eta seriotasun inplikazioarekin.

EROSLE BEZALA ERREGISTRATU

Bete ezazu formulario hau eta MerkaERKIDEra sartu ahalko zara zure eskaerak erregistratzeko eta eskaintzak jasotzeko:

Erabiltzaile datuak
Izena      
 
Abizenak      
 
Telefonoa      
 
E-maila      
 
Erabiltzailea      
 
Pasahitza      
 
Enpresaren datuak
Izen soziala      
 
Helbidea      
 
Kode postala      
 
Herrialdea      
 
Probintzia      
 
      Zertifikatu nahi dut ()
      Erabiltze baldintzak onartzen ditut (Ikusi)