Urriak 1 - Abiatzea

Urriak 1ean ipini zen martxan MerkaERKIDE, Euskal Kooperatiben Plataforma Komertziala.

Partehartzaileen aldetik ikusmin handia dagoelarik, proiektuak barne hartzen du, ia 500 familia eta azpifamiliatan antolatutako merkatal eta industrial katalogorik handiena.

Iraiak 17-19 - Formazio jardunaldiak

Irailaren 17 eta 19an, Bilbon eta Gasteizen hurrenez hurren, burutu ziren MerkaERKIDEren formazio jardunaldiak.

Bertan bildutakoei, besteak beste, plataformaren erabilera azaldu zitzaien salerosketa prozesuaren simulazio baten bitartez.


Aurreko albisteak

Uztaila - Froga pilotua

Aukeratutako kooperatiba talde batek froga pilotua egin zuen plataforma frogatu eta baloratzeko. Jasotako balorazioa oso positiboa izan zen, 7,8ko batezbesteko notarekin.

Ots-Eka - Kooperatiben datu jasotzea

Aurkezpenen ostean, MerkaERKIDEko produktu eta zerbitzuen katalogoa sortzea bideratu duen datu jasotzea burutu zen.

Otsaila - Proiektuaren aurkezpena

Otsailean Erkideko bazkideei proiektua aurkezteko ekitaldiak egin ziren (Gasteiz, Donosti, Bilbo eta Arrasaten, hurrenez hurren).